XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaldunaren bila joateko talde batzuk osatu zituen.

Laster jakin zuen Bellameko gazteluan izan zela.

Robinen lehen joera hara joan eta Mariana askatzea izan zen.

Baina gure lagunaren birtutetik handienetakoa zentzutasuna zen eta asmo hura geroago bete beharrekoa zela konturatu zen.

Bazekien Bellameko gaztelua konkistzatzea ez zela gauza erraza.

Hala ere, gaztelu ingururaino joan zen.

Han zer gertatzen ote zen jakin nahi zuen.

Gizon bat bidali zuen zurretik.

Handik milia erdi batetara, hegoaldera, Gisborne eta haren gizonak patruilatzen zebiltzala esan zuen.

Robin ez zen lotan geratu.

Badaezpadan gizon batzuk jarri zituen toki estrategikoetan.

Halako batetan, Bellameko gaztelutik, zaldizko bat harrapaladan irten zen.

Rikardo at Lea zen eta bere lurraldeetara zioan.

Zuzenean Gisbornerengana zihoan eta berek ez zuten zer egiterik.

Gisborne berak baino hurbilago zegoen eta, berarengana joateko, soldaduen aurretik pasatu beharra zegoen.